Errotatxu
- malenjauregialtzo
- 9 sept 2021
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 22 sept 2021
Egungo etxebizitza tipologia nagusiek ez daukate kalearen eta espazio domestikoaren artean trantsizio gisa funtzionatzen duten espaziorik edo hauek minimoak dira. Gainera, egoitza-erabilera soilik onartzen dute eta erabilera bakar hori duten orubeetan pilatzen dira, kalea pasatzeko (eta ez egoteko) leku bihurtuz. Bi ezaugarri hauek, bizilagunen eta auzokideen arteko erlazioak ematea zailtzen du eta bizitza indibiduala sustatu.
Lauki sarean patio sare infinitu bat sortzen da eta patio horien inguruko espazioa hartuz hiru moduluren konbinaketa bat bihurtzen da sarea. Arkitekturaren forma oinean modulu hauen konbinaketaren bitartez sortuko da.
Moduluetan patioen inguruan geratzen diren espazioak pribatuenak izango dira eta gainerakoa konpartitua izango da. Espazio domestikoa patioen inguruan kokatuko da. hiru tipologia desberdin aurki daitezke: etxebizitza minimoa, etxebizitza egokitua eta tailer pribatua. Tipologia hauek konbinagarriak dira beste hainbat sortuz horrela. Espazio konpartituan erabilera komunak egongo dira: sukalde, egongela, jangela etab.



Commentaires