Nahastu Martutene
- malenjauregialtzo

- 22 jun 2018
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 22 sept 2021
Martutene Donostiako hirigunetik kanpo geratu den auzo industriala da. Auzo honetako hirigintza, Donostia osokoa bezala, gaur egungo hirigintza sistemaz dago egituratua: plangintza itxia, erabileren aldentzea, zonifikazioa, errepidearen garrantzia, lurrazal lau guztiaren okupazioa… Guzti hau kontuan izanda, Martutene lo hiri bihurtu da egun.
IBAIERTZAREN TRATAERA
Donostiako hiria, Urumea ibaiaren ertzean urteen poderioz garatu den hiria izan da, baina hala ere, ibaiarekin duen erlazioa eta ibaiertzaren trataera zalantzagarriak dira. Ibaiaren ertzean askotan errepidea izaten da, pertsonen eta ibaiaren arteko erlazioa zailduz. Bestalde, ibaiertzaren trataera ia donostia osoan zehar hormen bitartez egin da, ibaiaren emari naturala aldatuz eta honi eraldatzeko aukerarik utzi gabe. Hau eginez ez da ibaiaren igoera sahiesten, arazoa atzeratu baizik. Horregatik, uholdeak gertatzen direnean auzo kaltetuenen artean daude Martutene eta Txomin Enea.
Klima aldaketa eta itsasoaren kotaren igoera dela eta, Urumea ibaiaren uholdeak gero eta maizagoak izango dira, urteen poderioz behin betikoak bihurtzeraino, eta gaur egungo hirigintzaren erantzunek ez dute balio izango honi aurre egiteko.
PROIEKTUAREN GAKOAK
UHOLDEGARRITASUNA (IBAIA)
Martutene auzoan ibaiertzean kokatzen den prototipo bat proposatzen da. Eraikina, lurrazalaren kotatik altxatzen da, azpialdea uholdegarria izanik klima aldaketaren aurrean resilientea izan dadin. Gipuzkoako beste arazo larri bat lurrazal lauaren desagerpena da, horregatik prototipoaren zati bat uholdegarria izan ez arren lurrazaletik altxatuta egongo da, azpialdean erabilera desberdinak eta erlazio guneak sortuz.
AUZO PRODUKTIBOA
Auzo produktibo bat zonifikazioaren alderantzizko ideia da, ekonomia produktibo bat bere baitan duena, bere kasa jasangarria dena eta ingurumena ahalik eta gutxien kutsatzen duena. Lo lekuaren (espazio domestikoaren) eta lan lekuaren (espazio produktiboa) arteko distantzia txikitzean datza, horrela, tarte espazio bizigarriak sortuz eta egunerokotasunaren normalizazio bat lortuz. Bizimodu mota honen bitartez, kotxearen erabilera sahiesten da airera botatako CO2 kantitatea gutxituz.
ERABILERAK NAHASTEA
Eraikinak, erabilera ezberdinen kontenedore bezala funtzionatuko du. Bertan, erabilera produktiboak, domestikoak eta afektiboak nahastuko dira, egunerokotasunean oinarritutako kalitatezko bizitza bat bermatzeko.
Prototipoaren helburuak, jasangarria, autosufizientea eta auzoarentzako zerbitzu izatea dira. Horretarako, barne antolamendu irekia eta espontaneoa proposatzen dira, denborarekin atzeragarria izan daitekeena.
KONEXIOA AUZOAREKIN
Prototipoa, egun industrialagoa den Martuteneko eremuan kokatzen da, bertan dauden etxebizitza bakunak auzoarekin lotzeko ibilbide atsegin eta hirigintza jarrai baten bidez. Bestalde, auzoguneari zerbitzurako balio dion haurtzaindegia kokatzen da, egun tranbia kaleak sortzen duen barrera psikologikoa hautsiz.
KONEXIOA KANPOALDEAREKIN (SARBIDEA)
Auzotik kanpoko eremuekin lotura errepideen bitartekoa izango da. Kamioiak sartzeko moduko bidea izango du, industriak funtzionatu dezan.
(egin klik irudietan PDF ak ikusteko)




Comentarios