BerPiztu Pau
- malenjauregialtzo

- 22 dic 2017
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 22 sept 2021
Pau- ko trren geltokiaren ingurunea gune industriala da, eraikin gehienak era desordenatuan eraikitako pabiloiak direlarik. Pabiloi hauetako gehienak hutsik eta egoera kaxkarrean daude, beste gutxi batzuk erabilera bat daukate gaur egun, eta azkenik, nabe hauetako hiru berriztu egin dira erabilera publikoko artxibategi eta kultur gunea sortuz.
Espazio huts zabala duen gunea da, gehiena gaur egun aparkaleku erabilerara zuzendua. Gune hau, Pauko hirigunetik gertu egonda eta garraio publiko guztiak iritsita ere jende gutxik igarotzen du hirigunetik gune industrialera dagoen muga ikusezina, kota aldaketa esanguratsu baten markatzen duena.
Auzo berriaren aktibazioa eta Paurekin harremana, faseka sortu eta eraldatuko den prozesuen gisa proposatzen da, erabilera desberdinen bitartez aktibitatea erakarriz eta aktibitate horiek dakartzaten beharrei erantzunez hurrengo faseetan. Fase bakoitzak bere hartan funtzionatuko du, ez da izango azkeneko fasera iristeko erdi bidean dagoen egoera bat, izan ere, ez da azkeneko faserik egongo, dena aldaketa jarraian eta moldagarrian egongo baita beti.
Lehenengo fasean, edo egingo den lehenengo interbentzioan gunearen komunikazioa edo KONEXIOA izango da. Horretarako, Kota aldaketa dagoen gunean igogailu eta eskailera batzuk instalatzen dira, oinezko bide batera ematen dutenak bai erdigunetik auzora eta baita auzotik erdigunera ere ibilbidea erraztuko dutenak. Horrez gain, hutsik dagoen hangarrean aparkaleku erabilera sartzen da, Parking&go gisan bertan kotxea utzi eta oinez edo garraio publikoz mugitzeko. Gainera, auzoaren beste aldean egoera txarrean dauden pabiloi batzuk bota eta bertan dagoen zabortegiaren lurraren deskontaminazioa hasiko da, espazioari erabilera eman ahal izateko.

Bigarren fasean, AKTIBATZEA deitzen denean, Pau herrian beste inon aurkitu ezin daitekeen eta instalazio handien beharrik ez duen erabilera bat sartzean datza. Kasu honetan baratze batzuk sartzen dira espazio publikoan eta negutegi eta biltegi/bilgune erabilera izango duen pabiloi berri bat instalatzen da. Honek herritarrak erakarriko ditu jada herriarekin konektatuago dagoen gunera eta bertan produkzio eta bilera guneak sortuko ditu.


_Negutegiaren zeharkako ebketa
Hirugarren fasean, BIZIGARRITZEA deritzona, auzoaren beste aldean dauden pabiloi hutsak egokitzea izango da, hauei erabilera desberdinak emanez, bertan aktibitate desberdinak sartzeko, horien artean etxebizitzak auzoan lana egingo duten hiritarrek gaua pasatzeko tokia izan dezaten.Gainera, ibai ondoan maldan behera doan baso jangarri bat sortuko da, uholde garaietan urpean geratuko dena auzoko gainerako funtzioei kalte ez egiteko. Aurretik deskontaminatu den lurraldean hortu et berdegune gehiago kokatzea proposatzen da.

laugarren fasean, HEDATU egiten da auzoa. Hangarrean zegoen parking erabilera desagertzen da eta hau erakusketara bideratutako pabiloi bihurtzen da, kontzertuak, erakusketak, merkatua eta hainbat erabilera hartuko dituen espazio. Aparkalekua auzoaren beste aldera aldatzen da, geltokiarekin zuzenean lotuta dagoen bide baten ondoan eta giza aktibitatetik gertuago. Urrunago zeuden oabiloi batzuen egokitzapena ematen da eta hauek erabilerak jasotzen hasiko dira, eskola, musika entseatzeko gunea, kafe antzokia...


_Hangarraren ebaketa
Laugarren fase honetan proposatzen diren aldaketak, halere, ez dira azkenak izango, HEDATZEAK ez baitu bukaerarik izango, giza aktibitatea erakartzen den neurrira, auzoan eraikin gehiagoren agerpena edo eta trenbidez bestalderako hedatzea eman daitezke. edo eta kotxeen desagerpena eta beraz, aparkaleku erabilera duen espazio publikoaren aldaketa...



Comentarios